XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itsasargiak beren kabuz funtzionatzeko gai direla esaten da.
Pribatizazioaz segurtasun eza areagotu daiteke LABren ustez.
Langileekin ez bide da zuzen jokatu.
Farozainik ez dago jada gure kostaldean.
Guztiek jaso dute faroa utzi eta urtetan zehar etxebizitza izan dutena hustutzeko agindua.
Itsasargiak beren kabuz funtzionatzeko gai direla argudiatuz, ez dela farozainik behar uste dute
Arrantzaleek eta itsasgizonek urtetan gidari izan duten itsasargiaren iraupena arrisku bizian dago orain arte farozain izan direnen ustetan.
Bilbo
Iñigo Bilbao
Mar Egeo petroliuntziak jasandako istripua gogoan zuen Gorka Uriartek atzo.
Azken hamalau urteetan Galeako farozaina izan den gizon honek Bizkaiko gobernari zibilak igorritako telegrama jaso zuen joan den asteartean:
Farozainen lan-egoera bat dator, erabat, itsasertzeko segurtasunarekin.
Hala uste dute behinik behin LAB sindikatukoek.
Administrazioak hartu dituen neurriak
Sindikatu abertzaleak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo faruak direla eta, hartu diren neurriak salatzeko eta, horrekin batera, Gasteizkoen jarrera
Izagak esandakoari lortu zituen Gorka Uriartek bere adierazpenak, orain arte egin izan dituen salaketa guztiak, itsas-seinaleek jasaten duten egoera tamalgarriaren gaineko salaketak, areagotu egingo direlakoan.
Auzia urtearekin batera hasi zen, Madrilek
Geroztikakoak, bata bestearen atzetik suertatu zaizkio Uriarteri, bai eta beste farozainei ere.
Enpresak
Madrilen ez dutela horren berri dirudi eta teknologiaren aldeko apostua egin dute.
Ez hori bakarrik, dagoena zein egoeratan aurkitzen den argitu nahi izan zuen Uriartek ze, emandako datuen arabera, Lekeitioko zein Galeako sirenak hondaturik daude aspaldian
Bermeoko Lamiaren Puntako faroa, berriz,
Egoera zein larria den ikusirik, dei berezia egin nahi izan zien bai partidu politikoei bai eta Administralgo autonomikoari ere.
Eta arazoa, funtsean, ez da laborala.
Egia da faroa utzi beharko dutela eta ez dakitela farozainek zein lan izango duten etorkizun hurbilean.
Baina egia da, halaber, funtzionari izanik ez direla kale gorrian geratuko.
Argitu beharra dago, dena den, zein izan den
Bizkaian, kasu, kontratu laborala eskaini zien abenduan funtzionari ziren zortzi farozainei.
Eskainitako baldintzak
Izan ere, aintzinatasuna galtzen zuten gizon hauek.
Hogeita bost urtez faro barruan, argiaren morroi izan diren gizonok eskubide guztiak galtzen zituzten, bai eta ordurarte izandako etxebizitza eta funtzionari izateak suposatzen duen lan segurtasuna ere.
Bigarren eskaintzarik izan zen, zentzu batean hobea, baina zortzitik bati bakarrik luzatu zitzaiona, Matxitxakon lanean ari zen farozainari, alegia.
Besteek ez dute aukerarik izan.
Ez dira dagoeneko farozain eta, ondorioz, etxebizitza hustutzeko zortzi eguneko epea eman zitzaien.
Hitzez jasotako agindua telegrama batez berretsi du gobernari zibilak, nahiz eta alde egiteko presarik ez dutela azpimarratzen duten beraiek: